Pikuak Kalera egitasmoaren ikasturte amaierako festa
Legorretako Udaleko Gizarte Zerbitzua, Ugaro Herri Eskola, Aldaieta Jubilatuen Elkartea eta soinketako eta Pikuak Kalerako kideek elkarrekin ospatu dute Pikuak Kalera egitasmoaren ikasturte amaierako festa.

Talde argazkia ondoren bi taldetan banatu ziren bi ibilbide desberdin egiteko. “Ibilaldi aberasgarriak izan ziren; izan ere, jubilatu elkarteko kideek garai bateko baserri, eraikuntza eta toki desberdinen inguruko azalpenak eman zizkien eskolako irakasle eta haurrei”.
Ondoren, denak batera eta Odei Lopezek gidatuta, soinketa saioa burutu zuten herriko plazan.” Eta festa behar bezala borobiltzeko, hamaiketako bateratua egin zuten heldu zein haurrek”.
Urrian itzuliko da berriz ere Pikuak Kalera egitasmoari. “Adineko pertsona guztiak gonbidatuta daude ariketa fisikoa egitera bi helburu nagusirekin: osasuna hobetzea eta Legorretako pertsonen arteko harremanak sustatzea”.