Tzulok eta Mokelak jokatuko dute saskibaloi finala
Ordiziako Barandiaran plazako kantxan jokatuko da saskibaloi txapelketa herrikoiko final handia, 19:30ean.
Barandiaran plazan jokatzen dira saskibaloi txapelketak.Loinaz Agirre Iazko irabazleak, Tzulo lagun taldeak, futbol txapelketa irabazi berri duen Mokela taldearen aurka jokatuko du gaur arratsaldean Ordiziako saskibaloi txapelketa herrikoiko final handia, Barandiaran plazan, 19:30ean.
Asteartean jokatu zituzten final erdiko partidetan, Tzulok Birrakori 70-48 irabazi zion eta Mokelak Gauss 60-41.













