Ordiziako mugimendu feminista kalera atera da gaur, jaien atarian, 'Erne! Erantzuteko prest gaude' oihukatzera.
Oscar Puente Espainiako Garraio Ministroak Euskal Y-aren Gasteizko loturaren alde hitz egin du. Ezkio-Itsasoko lotura-proiektuak eragozpenak eta arazo teknikoak dituela adierazi du. Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat Ezkioko lotura "herri apustua" da.
Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegiko bizilagunentzako topagune izan ohi dira, urtero Madalena jaiak. Ohiko ekintzez gain, berrikuntzak ere sartzen dituzte urtero jaietako egitarauan.
Ordiziako Udalak 2022ko martxoko Udalbatzaren Osoko Bilkurak konpromisoa hartu zuen COVID19ak ekarri zuen pandemiak Ordizian utzi zituen bizipen ezberdinak aztertu, jaso, eta argitaratzeko. Atzo aurkeztu zuten 'Pandemian bizi. Covid-19 garaiko bizipenak Ordizian' liburua. Webgunean eskuratu daiteke.
Egun osoko ekintza izango da, beraz, oraindik arratsalde osoa gelditzen da. Gainera, arratsaldean zehar, jatekoa ere izango da aukeran. Foodtruck, izozki, eta gastrobarra egongo dira, musikarekin girotuta. 21:00ak arte egongo da zabalik azoka. Erosketak egiteagatik 50 euroko opari txartelak zozkatuko dituzte.
Ordiziako Majori Kiroldegiko 50 metrotako igerilekuan, junior eta nagusien mailako Hego Euskal Herriko txapelketa jokatuko da. Guztira 156 igerilarik parte hartuko dute, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako 87 gizonezkok eta 69 emakumezkok.
Beasaingo Udal Musika Eskolaren zuzendaritzan lekuko aldaketa izango da. Arantxa Gastesik erretiroa hartuko du eta Garazi Zabaletak beteko du haren hutsunea. Irailetik aurrera hasiko da.
100 inguru gaztek parte hartuko dute hirugarren edizioan. Ostiralean, 22:30ean abiatuko dira.
Libe Andueza Alustiza (Legazpi, 1972) ilustratzaileak 'La magia del color' liburua argitaratu berri du. Kolorearen erabilera menderatzeko teoria eta praktika azaltzen ditu bertan.
Ordiziako Barandiaran plazako kantxan jokatuko da saskibaloi txapelketa herrikoiko final handia, 19:30ean.
Haur txikientzako aisialdi gune estali baten ekimena hasiko du Legazpiko Udalak. 2023an egindako Eraiki Dezagun ekimenean jasotako iradokizunen harira sortu zen.
Eskaerak urriaren 10era arte aurkez daitezke. Iaz 15.000 euro baino gehiago banatu ziren laguntzetan.