Udako Hego Euskal Herriko txapelketa jokatuko da asteburuan Ordizian
Ordiziako Majori Kiroldegiko 50 metrotako igerilekuan, junior eta nagusien mailako Hego Euskal Herriko txapelketa jokatuko da. Guztira 156 igerilarik parte hartuko dute, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako 87 gizonezkok eta 69 emakumezkok.
Uztailaren 20an eta 21ean, Ordiziako Majori Kiroldegiko 50 metrotako igerilekuan, junior eta nagusien mailako Hego Euskal Herriko txapelketa jokatuko da. Txapelketa lau jardunalditara jokatuko da, goizean, 10:00etan eta 16:30ean hasita.
Guztira 156 igerilarik parte hartuko dute, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako 87 gizonezkok eta 69 emakumezkok. “Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire ere partaideen artean izango dira. Proba hau, banakako eta taldekako sariak banatzeaz gain, EH igeriketako zirkuituko azken proba baliagarria izango da gainera”.
Ordizia Igeriketa taldekoen esanetan, “txapelketaren data, Joku Olinpikoak baldintzatuta, ohikoa baino beranduago izango da, ekainean jokatu ziren sailkapen probek, Gipuzkoa eta EH txapelketan atzeratzea izan baitu ondorio bezala”.