Aftersun jaia, irailaren 14an Oiangu parkean
Sara Zozaya, Ghau, Yaima Orozco, Ixabe eta Necora disko jartzailearen musikaz gozatzeko aukera izango da Ordiziako Oiangu parkean.

Ordiziarockek irailaren 14an egingo du Aftersun jaia, Oiangu parkean, 12:30ean hasita.
Sara Zozaya, Ghau, Yaima Orozco, Ixabe eta Necora disko jartzailearen musikaz gozatzeko aukera izateaz gain, ekintza gehiago ere prestatu dituzte: eguzki sukaldeak, narrasti eta anfibioei buruzko hitzaldia gaztetxoentzat, eta sistema fotoboltaikoen erakusketa. Jan-edana ere egongo da.
Kontzertuetan erabiliko duten argindar guztia energia fotoboltaiko bidez sortua izango da, Ekirock gailua erabilita.