Kuko jatetxeak jaso du Jakitearen Kilometro Zero saria
Jakitea Gipuzkoako sukaldarien elkarteak urteko sariak banatu ditu. Kilometro Zero filosofiaren eta Labelaren Aldeko Apustuaren Saria Ormaiztegiko Kuko Jatetxeak jaso du. Ibilbide Sarietako bat, Legazpiko Azpikoetxeko Gregoria Igoarentzat izan zen.
Jakitea Gipuzkoako sukaldarien elkarteak hamaika profesional eta jatetxe saritu zituen, atzo, Adunako Zabala Sagardotegian. Goierriko jatetxe bat izan da sarituen artean. Kilometro Zero filosofiaren eta Labelaren Aldeko Apustuaren Saria Ormaiztegiko Kuko Jatetxeak, Iñaki Telleria sukaldariak eraman du. “Hau zuena da lagunok!”, adierazi dute sare sozialetan.
Ibilbidearen Saria
Ibilbide Sarietako bat, Legazpiko Azpikoetxeko Gregoria Igoarentzat izan zen.