Santa Ana eguneko mezan bildutako dirua Ordiziako Caritasentzat izango da
Iaz 410 pertsonek jaso zuten laguntza, guztira 9.000 euro.
Ohitura zaharra da Caritas erakundearentzat Santa Eguneko meza nagusian diru bilketa berezia egitea. Aurten ere, horrela egingo dute ostiralean, 11:00etan.
Jose Manuel Otegi Caritaseko kidearen esanetan, «herriko beharrei erantzuteko» erabiliko dute bertan jasotzen dirua, eta aldi berean «herritarrak kontzientziatzeko». Keinu txikiek komunitatea egiten dute mezua aldarrikatu nahi dute.
2023. urtean, 410 lagundu zituen Ordiziako Caritasek. Guztira, 9.000 euro erabili zituzten. «Batez ere, etxebizitzarako. 410 horietatik 390 etorkinak dira, iritsi berriak, oraindik, beste erakundeetatik laguntzarik jasotzeko baldintzak betetzen ez dituztenak». Arropa biltegia ere badute; Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia, Gaintza, Altzaga eta Aramako herritarrei ematen die zerbitzua.
Eskatu bakarrik ez, ordiziarrak «eskertzeko» ere erabili nahi dute Ordiziako Caritasek gaurko prentsa agerraldia, herritarren laguntzarik gabe ezinezkoa bailitzateke Caritasek bere funtzioa betetzea. Caritas, Elizaren karitatearen adierazpen eta erakundea da, komunitate kristauaren bitartez, baztertuenen, eta gizartetik arretarik jasotzen ez dutenen alde egiten du lan.
Bulegoa irekita
Kale Nagusiko 14. zenbakian dago Ordiziako Caritas. Ostegunero irekita egoten da 17:00etatik 19:30era bitartean. «Hitzordua aurrez hartu behar izaten da», argitu du Ainhoa Etxabek.