Goierritarrek sailkapen apalak lortu dituzte Donostiako Klasikoan
Cofidis taldeko Ion Izagirre izan zen lehena, 47. postuan.
Goierriko txirrindulariek ez zuten lasterketa onik egin larunbatean, eta emaitza apalak lortu zituzten Donostiako Klasikoan. Lehen sailkatua Cofidis taldeko Ion Izagirre izan zen, 47. postuan.
Probaren 44. edizioa zen, UCI World Tour mailakoa, eta 236 kilometro egin eta gero, UAE Team Emirates taldeko Marc Hirschik irabazi zuen, 5:46:12ko denborarekin. Izagirre 4 minutu eta 28 segundo geroago sartu zen helmugan, eta haren atzetik, Movistar taldeko Alex Aranburu 54. postuan (5.18ra), Cofidiseko Gorka Izagirre 60. postuan (7.30era), Xabier Berasategi 64. postuan (8.17ra) eta Euskaltel Euskadiko Xabier Isasa 72. postuan (10.32ra).
.