Belea jaitsita, hasi dira festak Zegaman
Gaur mozorrotuta igaroko dute eguna zegamarrek. Festa giroak ez du etenik izango astelehen iluntzean beleari adio esan arte. Hurrengo asteburuan bi kirol hiztordu dituzte.
Herriko gazteek irakurri duten pregoiarekin, suziriarekin eta belearen jaitsierarekin hasi dira San Bartolome jaiak Zegaman gaur eguerdian. Eguraldiak lagunduta, mozorrotuta agertu dira zegamarrak plazara jaiei hasiera emateko, eta eguerdiko ekitaldiaren festa giroan murgildu dira.
Aurtengo San Bartolome jaiak igandera arte luzatuko dira, eta ekitaldiz beteriko egunak dituzte ordura arte herritarrek. Beleari adio esanda emango dizkiete amaiera jaiei astelehen gauean Zegamakoek, baina hurrengo astebururako ere gordeko dituzte indarrak, kirol hitzorduak dituzte eta orduan.
Hemen egitaraua:
Gaur
17:30 aldera: Herritarrentzat Bolo-Jokoa, Txarapeko bolatokian.
18:00etan: 45. Zegamako Futbito txapelketako finala.
19:30ean: Buruhandi eta erraldoien kalejira TXORONGO txarangarekin.
20:15ean: Mozorroen sari-banaketa.
21:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 3:00etara: JOSELU ANAIAK plazan.
Abuztuak 23, ostirala
09:00etan: Tobera Musika eskolako trikitilariekin goiz eresia.
12:30ean: Herri kirolak, Jose Maiora plazan.
13:30ean: Bertsolariak udaletxeko arkupean: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Eneko Araiztegi eta June Aiestaran.
17:00etan: Bezpera nagusiak San Bartolome ermitan
17:00etan: Puzgarriak, pilotalekuan.
18:00etan: Bertsolarien bigarren saioa udaletxeko arkupean.
19:30ean: Erraldoi eta buruhandien kalejira trikitilariekin.
21:00etan: Herri afaria
23:00etan: BIDE BATEZ taldearekin erromeria plazan.
Abuztuak 24, larunbata. San Bartolome eguna eta gazteen eguna
09:00etan: Zegamako txistularien goiz eresia.
11:00etan: San Bartolome ermitatik parrokiara prozesioa herriko txistulari, dantzari eta agintariekin batera. Ondoren Meza Nagusia.
12:30-14:00 eta 19:00-21:00: Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Jabier Otaegi kultura-etxean, astelehenera arte.
12:30ean: Soka-Dantza Tobera Musika eta Dantza eskolako euskal dantzetako ikasleekin.
13:15ean: 2023ko San Bartolome egunetik 2024ko abuztuaren 24ra bitartean jaio diren haurrei ongi- etorria, eta Toberako dantza taldeen dantza-saioa herriko plazan herriko txistulariekin.
18:00etan: Pilotari federatuen pilota partidak Toki Alai pilotalekuan.
19:00etan: Erraldoi eta buruhandien kalejira herriko txistulariekin.
20:00etan: Sokamuturra Ibarretako zelaian.
21:30etan: 18. Gazte Afaria eta elektro txaranga Gazte Herexa elkarteak antolatuta.
23:00tan: FAN AND GO taldearekin dantzaldia plazan.
03:00tan: KAPARRAK taldearekin kontzertua txozna gunean, Gazte Herexak antolatua.
Abuztuak 25, igandea. Kuadrillen eguna
10:00etan: Urteko hildakoen aldeko Meza San Bartolome ermitan.
11:00etan: Herritarren arteko Toka txapelketa. .
11:30ean: Txakolin dastaketa tikitilariak alaiturik.
14:30ean: Kuadrillen bazkaria Andoni Ollokiegirekin.
19:30ean: Buru handiak trikitilariekin.
21:00etatik 22:00etara: OILAR BELTZAK taldearekin dantzaldia plazan.
00:00etatik 01:30eara: LOS ZOPILOTES TXIRRIAUS taldea.
01:30eatik aurrera: OILAR BELTZAK taldea.
03:00tan: PIBIKENS DJa, txozna gunean.
Abuztuak 26, astelehena
09:00etan: Goiz eresia Iruñeko dultzaineroekin.
10:00etan: Haur jolasak
11:00tan: Elkarteen arteko paella lehiaketa, eskolako patioan.
13:00etan: Paella lehiaketako sari banaketa eta ondoren paella dastatzea.
15:30ean: Plater-tiroa Ibarretako Kanteran, Karraztarro Elkarteak antolatuta.
18:00etan: Buztintxuriko erraldoiak, herriko kaleetan zehar.
19.30ean: Sardina-jana eta sagardo-dastatzea Jabier Otaegi kultura-etxeko plazan.
22:45ean: Adio Beleari prozesioaren hasiera Askatasunaren Etorbidetik abiatuta.
23:00etan: Adio Beleari.