2024/8/22

Belea jaitsita, hasi dira festak Zegaman

Gaur mozorrotuta igaroko dute eguna zegamarrek. Festa giroak ez du etenik izango astelehen iluntzean beleari adio esan arte. Hurrengo asteburuan bi kirol hiztordu dituzte.

Patxi Perez eta konpainiak dantza saioa eskainiko dute gaur Lazkaon

Maizpide euskaltegiak abuzturako antolatutako egitarauaren barruan kokatzen da emanaldia. Plazan izango da, 18:30ean.

Bihar Igartzan, Beasaingo industriaren hastapenak ezagutzeko bisita gidatua

Bisita 18:00etan izango da, eta aldez aurretik erreserba egin behar da.

San Bartolome ospatuko dute izen bereko elizan Ordizian

Meza eliza kanpoaldean egingo dute, barruan zorua altxatuta dagoelako indusketak egiteko. Osbel elkarteak egiten ari diren lanen berri emango du eskuorri batekin.

Alex Aranburu, Cofidis taldearekin datozen hiru denboraldietan

Ezkioko txirrindulariaren ibilbide oparoan erreparatu du talde frantzesak fitxaketa egiteko. Aranburu uneko Espainiako txapelduna da. Ion eta Gorka Izagirre ere talde berean daude.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa