Legazpi, Gipuzkoako Artzain Eguna hartzeko prest
Irailaren 1ean ospatuko da aurten. Gipuzkoako gazta txapelketa jokatuko da goizean zehar, eta arratsaldean, artzain txakurrena.
Urtero bezala, iraileko lehen igandean Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko da Legazpin. Aurten irailaren 1a da hileko lehen igande hori, eta egun horretarako egitaraua prest dago.
Euskal Herria plazan izango dira Artzain Eguneko goizeko ekitaldi nagusiak, eta arratsaldean, Urtatzako zelaietan izango da hitzordua, artzain txakur txapelketarekin.
Egunari 10:00etan emango zaio hasiera, eta hortik aurrera, artzaintzarekin zerikusia duten lehiaketaz, erakustaldia eta dastaketak, artisautzak, musikak eta haurrentzako ekitaldiak izango dira. Horien artean aipagarriak dira Gipuzkoako Artzain Gaztaren 40. lehiaketa, ardi okelaren Gipuzkoako 32. lehiaketa, ardi mozketaren erakustaldia eta sagardo dastaketa.
Omenaldiak ere ez dira faltako, eta aurten Juan Yaben, Juan Jose Ezkurra, Joakin Ezkurra eta Milagros Oiartzabal izango dira omenduak.
Arratsaldean, berriz, Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketa jokatuko da Urtatzan, urtegirako bidean, eta hauek izango dira partaideak: . Iazko txapeldun Mihel Agirre oñatiarra eta Lagun eta Goiz txakurrak, Jose Mari Bengoa oñatiarra eta Kixki eta Zeu txakurrak, Arrasateko Jesus Mari Plazaola eta Bat, Ataungo Aitor Tato eta Bat eta Fidel, eta Mutrikuko Jabier Zubiaurre eta Mendi eta Argi.
2024ko egitaraua
Irailak 1, igandea:
10:00 Postuen irekiera
9:45-10:30 Lehiaketarako gaztak jasotzeko tartea
10:45 Gipuzkoako Artzain Gaztaren 40. Lehiaketaren hasiera
11:00 Gaztagintza tailerra haur eta gaztetxoentzat
11:00 Gazta dastaketa: herritarren saria (1.go gazta bukatzen den arte)
11:00 Legazpi Musika banda
11:30 Sagardo dastaketaren irekiera
12:00 Gazteek osatutako epaimahaia Gazta Lehiaketan
12:00 Ardi-okelaren Gipuzkoako 32. lehiaketa
12:15 Ardi mozketaren erakustaldia/ Artilearen lanketaren erakustaldia
12:45 Ardi-okelaren banaketa
13:15 Artzainei omenaldiak
13:30etik aurrera: sari banaketa
Trikitixa emanaldiarekin girotuko dute goiza
Goizean zehar:
Euskal Herriko Latxa arrazako ardi eta ahari erakusketa
Artzai Gazta elkarteko kideen gazta salmenta
Sagardo dastaketa
Artisauen erakusketa eta azoka udaletxearen aurrealdean
Haurrentzako jolasak, KULKI : ARTZAINEN HERRI KIROLAK.
14:30 Herri bazkaria Aitxuri jatetxean
17:30,Gipuzkoako 55. Artzain Txakur Txapelketa, Urtatzan