Legazpin hasi dira Arantzazuko erromesaldia prestatzen
irailaren 8an izango da, eta ohi bezala, udalak autobusa eta bazkaria antolatu ditu. Izena emateko epea irekita dago, udaletxean.
Legazpin prestatzen hasi dira irailaren 8an Arantzazura egingo duten pelegrinaziorako. Azken urteetan bezala, udalak autobus zerbitzua antolatu du joan nahi duten herritarrentzat, eta txartelak jasotzeko epea irekita dago.
Bi autobus zerbitzu izango dira erromesaldiaren egunean. Lehena, Udanaraino izango da, Kataberatik gora oinez joango direnei zuzenduta, eta 07:30ean abiatuko da Saturnino Telleriako biribilgunetik, Udanaraino. Oinezko bidea egiten dutenentzat hamarretakoa udalaren kontura izango da, eta Amabirjinaren iturria deitzen den parajean banatuko dute ohiko salda eta txorizoa.
Bigarren autobusa 10:3ean aterako da Legazpitik, eta Arantzazuraino joango da, han 12:00etan izango den mezari begira. Hori ere Saturnino Telleriatik aterako da. Baz
Autobusa erabili nahi dutenek txartela jaso beharko dute udaletxean, Herritarren Arreta Bulegoan.
Itzultzeko autobusa 17:30ean aterako da Arantzazutik.