Legorretako Osasun Etxea eraberritzen hasiko dira datorren astean
Obrek hiru hilabeteko iraupena izango dela aurreikusten du udalak. Beraz, datorren asteartetik aurrera, osasun etxea jubilatuen elkarteko egoitzan kokatuko da.
Datorren astean hasiko dira herriko osasun etxea eraberritzeko lanak. Legorretako Udalak jakinarazi duenez, “Alegiako osasun zentroko zuzendaritza udalarekin harremanetan jarri zen, Legorretako osasun etxean administrari lanpostu berri bat jartzeko asmoa zutela jakinarazteko. Administrari bulego berri bat sortzeko, osasun etxea berrantolatu beharra dago eta esku-hartzea nabarmena izango denez, instalakuntzak eta espazioak eraberritzeko aprobetxatuko da. Lan hauek, Osakidetzaren gaur egungo eskakizun eta espazioen atontze gida jarraituz burutuko dira”.
Lanen kontratua 140.957,86 eurotan esleitu da eta lan hau egiteko, Legorretako Udalak 91.129,64 euroko diru laguntza jaso du. Eraberritze lanen proiektua, Arretxe Zerbitzuak S.L. enpresak idatzi du eta lanak, Ipuru S.L. enpresak burutuko ditu.
Obrek hiru hilabeteko iraupena izango dela aurreikusten du udalak. Beraz, datorren asteartetik aurrera, osasun etxea jubilatuen elkarteko egoitzan kokatuko da.