Hasi dira Itsasondoko jaiak, Ijitto jaitsita
Ijito kirol elkartekoek egin dute pregoia. Igandera arte luzatuko dira festak.
Festa lehertu da gaur arratsaldean Itsasondon. Ofizialki 18:00etan hasi dira jaiak Ijitto kirol elkartearen pregoiarekin eta Ijittoren jaitsierarekin.
Igandera arte, ekitaldi ugari izango da Itsasondon.
Irailak 20, ostirala: kuadrilla eguna:
- 16:30. Zinta karrera eta askaria.
- 18:00. Pregoia eta Ijitto jaitsiera (pregoilaria, Ijitto elkartea).
- Ondoren. Buruhandiak.
- 18:30. Bertso-poteoa, Aratz Igartzabal, Ane Beloki eta Eneko Araiztegi bertsolariekin.
- 21:00: Herri afaria.
- 23:30: Itzal erromeria (garraio zerbitzua izango da).
- Goizaldera, baratxuri zopa eta txokolate jana.
Irailak 21, larunbata: Mozorro eguna: gaia, lanbideak.
- 09:00. Goiz Eresia.
- 12:00. Beitiako igoera.
- 14:30. Paella jana.
- 17:30. Bingo musikatua.
- 19:00. Ijitto Show-a eta mozorroen diploma banaketa.
- 20:30. Hanburgesa jana.
- 22:00. Sakatu elektrotxaranga.
- 01:00. Pottokis Dj-ak.
Irailak 22, igandea:
- 09:00. Goiz eresia.
- 11:00. Puzgarriak.
- 12:00. Hamaiketakoa.
- 15:00. Puzgarriak.
- 18:00. Herriko pilotarien pilota partida eta frontenis txapelketa finala.
- 19:30. Ijitto igoera.
- 20:00. Sagardo dastaketa.