Beasaingo jendaurreko 33. Margo sariketa egin dute
Arrano Kulturak hogeita hamairugarrenez jendaurreko margo sariketa antolatu du eta aurtengo margolaririk onenak helduen mailan Yohana Soldevilla, gazteen mailan Paula Arruza eta haurrenean Naia Altuna izan dira. Lanak ikusgai egongo dira hurrengo egunetan.
Beste urte batez, zehazki hogeita hamairugarrenez, Beasaingo Arrano Kulturak margo sariketa antolatu du. Goizean goiz agertu dira margolari guztiak lehiarako eta disfrutatzeko prest. 9:00etatik 10:30etara euskarriak zigilatzeko tartea izan dute eta ondoren, herriko txoko desberdinetan zehar banatu dira margolariak haien lanak egiteko, bakoitza berak aukeratutako tokian. Ondoren, 13:30etatikm 14:30etara bitartean izan dute lanak entregatzeko tartea Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan.
Ondoren, deskantsurako eta elkarrekin egoteko tartea hartu dute margolari guztiek, izan ere, Arrano Elkartean guztientzat bazkaria egin dute ohi bezala. Ondoren, 18:30etan, urduritasunak azaleratzen joan dira artistak sari banaketa gerturatu ahala. Arratsaldeko 18:30etan egin dute sari banaketa, Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan.
40 izan dira aurten parte hartu duten artistak, horietatik 17 haur eta gazteak. Arrano Kulturako kideek azaldu dutenaren arabera, <<oso pozik>> daude zifra honekin, inoizko altuena baita eta <<kulturaren etorkizuna hauen esku dagoela>> kontuan izanik, berri <<pozgarria>> izan da. Hau hala izanik, gazteen eta helduen sariez gain 12 urtetik beherakoen saria ere jarri dute aurtengo adin tarte horretako haurren presentzia handia dela. Epaimahaikideek azpimarratu nahi izan dute <<maila oso ona>> erakutsi dutela aurtengo parte hartzaileek eta erabakia <<ez dela erraza izan>>.
Sariak
Helduak
- Yohana Soldevilla
- Carlos Espiga
- Esteban Oroz
Herritarrak:
- Koldo Balenciaga
- Moises García
Gazteak
- Paula Arruza
Herritarrak:
- Chloe Maze
- Maddi Soroa
Haurrak
- Naia Altuna
- Lide Alvarez
Erakusketa hurrengo egunetan
Lehiaketara aurkeztutako 40 lanak urriaren 13tik urriaren 27ra bitarte ikusgai egongo dira Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan eta antolatzaileek bertara gerturatu eta herritarrek zein inguruko artistek egindakoaz gozatzeko
Artistentzat plaza berri bat
Arrano Kulturak hainbat ekintza egiten ditu sorkuntzarekin lotuak, horren adibide izan da gaurko margo sariketaren 33.edizioa ere. Hala ere, herrian <<artista asko izan eta plaza gutxi eskaintzen zaizkielakoan>> daude. Beraz, herriko sortzaileei dei egin die “Sortzaileak plazara” ekimena martxan jarriz. <<Eurek egiten dutena erakutsi eta azaldu ahal izateko plaza bat eskaintze aldera>> jarri dute martxan ekimen hau eta herriko sortzaileei dei egiten diete bertara gerturatzera. Urriaren 16an, hau da, datorren asteazkenean bilduko dira arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara, Arrano Elkartean.