Arrano Kulturak hogeita hamairugarrenez jendaurreko margo sariketa antolatu du eta aurtengo margolaririk onenak helduen mailan Yohana Soldevilla, gazteen mailan Paula Arruza eta haurrenean Naia Altuna izan dira. Lanak ikusgai egongo dira hurrengo egunetan.
Baserritar eguna izan da gaurkoan Idiazabalen eta honen baitan egin den XLI. Euskal Herriko gazta txapelketan Lekarozko Kortariako Infernuko Gasna izan da onena. Atzetik izan ditu Gabiriako Baztarrikakoak, Egozkueko Loperena gaztak eta Elgoibarko Musitxa.
Korosti Traileko ibilbide luzeko azkarrenak Azkorbebeitia eta Urigoitia izan dira. Laburrean, berriz, Unanue eta Arozena. Goierri Trail Kopa ere amaitu da gaurko lasterketarekin eta irabazleak Oiartzabal eta Lujanbio.