Infernuko Gasnak irabazi du 41. Euskal Herriko Gazta txapelketa
Baserritar eguna izan da gaurkoan Idiazabalen eta honen baitan egin den XLI. Euskal Herriko gazta txapelketan Lekarozko Kortariako Infernuko Gasna izan da onena. Atzetik izan ditu Gabiriako Baztarrikakoak, Egozkueko Loperena gaztak eta Elgoibarko Musitxa.
Baserritar eguna izan da gaurkoan Idiazabalean. Plaza zein kaleak postuz bete dituzte, denetariko gaztak, garagardoak, ardoak eta jakiak probatu zein artisau azokaz gozatzeko. Artisautzari dagokionean sorkuntza ugari zeuden gaurkoan Idiazabalgo kaleetan zehar jarritako postuetan, hala nola, dekorazioko elementuak, arropa edota osagarriak, besteak beste. Horrez gain, herri kirol ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.
XLI.Euskal Herriko gazta txapelketa
Egun honetako izarra Euskal Herriko gazta txapelketa izan ohi da eta urduritasuna sortzeaz gain parte-hartzaileengan, herritarrengan ere zirrara berezia sortzen duen txapelketa da. Herritarrek dastaketa herrikoiaren bitartez haien iritzia emateko aukera izaten dute gazta onena zein den aukeratzeko. Ondoren, 16 pertsonaz osatutako epaimahaiak erabakia hartu du haien ustezko Euskal Herriko gazta onena saritzeko.
Aurtengoan Lekarozera joan da sari nagusia, Kortariako Infernuko Gasnarentzat. Hau hala izanik, <<oso pozik>> eta <<lanerako motibazioarekin>> joan dira gaurkoan etxera lekaroztarrak, sariarekin joateaz gain. Ondoren, Gabiriako Baztarrikako gazta izan dela onena erabaki du epaimahaiak; hirugarrena, berriz, Egozkueko Loperenako gazta eta laugarren postuan, berriz, Elgoibarko Mausitxa.
Sari banaketa ekitaldia 13:45etan egin dute Idiazabalgo udaletxeko eskaileretan eta behin saritu guztiak bertan izanik, herriko txistulari eta dantzariek agurra eskeini diete.