Argindar faktura ulertzeko eta hobetzeko ikastaroa
Urriaren 23an egingo da Goiekin. Izena eman behar da. Goiekik eta Goierriko Energia Bulegoak antolatu dute.
“Ulertzen al duzu etxera iristen zaizun argindar faktura? Ezagutzen al dituzu dauden tarifa ezberdinak? Eta ba al dakizu zuretzako egokiena dena aukeratzen?”. Galdera horiei erantzuten saiatuko dira urriaren 23an, Goiekin egingo den Argindar faktura ulertzeko eta hobetzeko ikastaroan, Goiekik eta Goierriko Energia Bulegoak antolatuta.
Asteklimaren (Euskadiko Klima eta Energiaren astea) barruan antolatutako jarduera da. 17:30etik 19:00etara izango da, Goierriko Berrikuntza Guneko NBF eraikinean (Arranomendia 5, Ordizia).
“Azken aldian argindarraren prezioak jasan duen gorakadak, kontsumitzen dugun energiaz gehiago kezkatzea ekarri du. Gaur egun argindar tarifa ezberdinak aurki ditzakegu, eta guri egokitzen ez zaigun bat kontratatzen badugu, behar genukeenaren bikoitza ordaintzen egon gaitezke”.
Ikastaroan, “argindar fakturak ulertzen eta hobetzen ikasiko da. Gainera, partaide bakoitzak etxeko argindar faktura ekartzeko aukera izango du, tailer bertan aztertu ahal izateko”.
Izena emateko 843 73 99 88 telefono zenbakira deitu edo energia.goierri@goieki.eus emailera idatzi behar da.