Betaurreko bilketa egiten ari dira jubilatu elkarteetan
Urtarrilaren 31ra arte bildutako betaurrekoak Madagaskarrera bidaliko dituzte.
Ordiziako Zuhaizti elkartean iaz egindako betaurreko bilketa.Laida Goiburu. Agijupens, Gipuzkoako pertsona jubilatu eta pentsiodunen federazioa, erabili gabeko edo baztertutako betaurreko bilketa egiten ari da jubilatu elkarteetan. Hazte visible kanpainaren barruko ekintza da. «Betaurreko batzuek hirugarren munduko pertsonen bizitza alda dezakete, ikasteko edo lan egiteko aukera ematen dietelako», diote. Urtarrilaren 31ra arte bildutako betaurrekoak Madagaskarrera bidaliko dituzte.













