Gipuzkoako pala txapelketako ligaxka amaitzear da
Asteburuan emaitza onak lortu dituzte Oianguko pilotariek: Gipuzkoako txapelketako bost partida jokatu zituzten eta horietatik hiru irabaztea lortu zuten.
Asteburuan emaitza onak lortu dituzte Oianguko pilotariek: Gipuzkoako txapelketako bost partida jokatu zituzten eta horietatik hiru irabaztea lortu zuten.
- Hirugarren mailan: Oiangu1 (Ibarguren-Ormazabal) bikoteak 35-10 irabazi zuen Euskal jolas 1 bikotearen aurka eta Oiangu 2 (Gonzalez-Agirrezabal) bikoteak ere bigarren partida irabazi zuen Debako Euskal jolas 2 bikotearen aurka. Bestelde Oiangu 3 (Elorza-Samaniego) bikoteak Errenteriako bikotearen aurka galdu zuen 35-32 emaitzarekin.
- Bigarren mailan: Oiangu 1 bikoteak (Otegi-Garrido) Altzatarren aurka irabazi zuen 28-35 emaitzarekin.
- Lehenengo mailan: Oiangu 1 (Naldaiz-Letamendia) bikoteak ezin izan zuen Errenteriako bikotea gainditu. 35-24.
Gipuzkoako txapelketako ligaxka amaierara iristen ari da, eta bigarren mailako Oiangu 1 (Otegi-Garrido) bikoteak lortu du jada final erdietarako txartela. Beste bikoteak lehian jarraitzen dute eta jardunaldi garrantzitsua izango da beraientzat ligaxkako azken partida jokatuko dutelako.
Asteburuko partidak
Asteburuan hiru partida jokatuko dira Olaberriko pilotalekuan, hirugarren mailako partidak guztiak. Lehen partida gaur jokatuko du, 21:45ean Oiangu 2 bikoteak (Gonzalez-Agirrezabal) errenteriarren aurka. Beste bi partidak bihar, 19:30ean: Oiangu 1(Ibarguren-Ormazabal) Debako Euskal jolas 2ren aurka eta Oiangu 3 (Elorza-Samaniego) bikoteak berriz urnietarren aurka.
Kanpoko partidetan, lehen mailako bikotea (Naldaiz-Letamendia) Donostian izango da Errepalaren aurka. Bigarren mailako Oiangu2koak berriz (Irastorza-Etxeberria) Debara egingo du bidaia. Bi partidak ostiral arratsean jokatuko dira.