Juan Mari Ansaren ikus-entzunezko eta liburu aurkezpena ostiralean, Kultur Etxean
Laskuneko zirkuaren inguruko gailurretara egindako igoerak azalduko ditu, besteak beste.
Juan Mari Ansa mendizaleak El Circo de Lescun, unas montañas de ensueño izenburuko ikus-entzunezko lana eta liburua aurkeztuko ditu bihar ostirala, Legazpiko Kultur Etxean, 19:00etan. Ondoren, solasaldirako tartea irekiko da.
Biharko saioan, Laskuneko zirkuaren inguruko gailur garrantzitsuenetara egindako igoerak azaldu ditu Ansak, besteak beste.¡, Anie, Hiru Erregeen Mahaia, Petrechema edo Acherito gailurretara egindakoak. Bestalde, bigarren atal batean, artzaintzarekin lotutako zenbait kultur gai jorratuko ditu, Le Chemin de la Mâture, Ansabère-ko orratzetara igotzean izandako gorabeherak ere bai, eta azkenik, Bigarren Mundu Gerran zehar “Passeurs” eta iheslarien istorioak ere azalduko ditu ditu.