Legazpiko Udalak bat egin du bularreko minbiziaren aurkako egunarekin
Katxalin elkartearekin batera, lazo arrosa jarri du gaur udaletxeko balkoian, eta arrosa kolorez argiztatuko du fatxada, igandera arte.
Legazpiko Udalak bat egin du biharko bularraren minbiziaren aurkako egunarekin, eta gaur eguerdian egun horren ikur den lazo arrosa jarri du udaletxeko balkoian, Katxalin elkartearekin batera. Gainera, arrosa kolorez argiztatuko du udaletxeko fatxada, igandera arte, gizarte osoak gaixotasun horrekin duen konpromisoa gogorarazteko.