Oianguko lau bikote, finalerdietara sailkatuta
Amaitu da Gipuzkoako txapelketako ligaxka. Pasa den asteburuan bost partida jokatu zituzten eta horietatik bi irabaztea lortu zuten.
Amaitu da Gipuzkoako txapelketako ligaxka. Pasa den asteburuan bost partida jokatu zituzten Oianguko pilotariek eta horietatik bi irabaztea lortu zuten.
- Hirugarren mailan askorik ez zuten arren jokoan, Oiangu 1 (Ibarguren-Ormazabal) bikoteak 35-29 irabazi zuen Euskal jolas 1 bikotearen aurka eta Oiangu 2 (Gonzalez/Andonegi) bikoteak bigarren partida galdu zuen Errenteriako Eple bikotearen aurka. Oiangu 3 (Elorza-Samaniego) bikoteak ere Urnietako bikotearen aurka galdu zuen 35-32 emaitzarekin. Azken hauentzat amaitu da txapelketa.
- Bigarren mailan Oiangu 2 bikoteak (Irastorza-Etxeberria) Debako Euskal jolasen aurka irabazi zuen 20-35 emaitzarekin eta taldeko lehen postua lehenetsi.
Lehenengo mailan, Oiangu 1 (Naldaiz-Letamendia) bikoteak ezin izan zuen Altzako bikotea gainditu. 35-17. Honenbestez jaitsiera postua erabakiko duen partida jokatu beharko dute.
Ligaxka amaiturik Oianguk lau bikote izango dira final erdietan. “Eta laurak elkarren aurka hariko dira. Bigarren zein hirugarren mailan, Oiangu 1 eta Oiangu 2-ren artean lehiatuko da finalerako txartela”. Bi final aurreko hauek igandean 11:00etan jokatu dira Olaberriko udal pilotalekuan.
“Bigarren eta hirugarren mailan finalerako sailkatu bat ziurtatuta dutela ikusirik (eta honekin bi maila igoera ere bai), asteburuko partida garrantzitsua Donostiako Altza auzoan jokatuko da larunbat goizean. Bertan lehen mailako bikoteak (Naldaiz-Letamendia) jaitsiera postua ekiditeko partida izango du jokoan. Eta behin maila hauetan, maila mantentzea igotze adinakoa edo garrantzitsuagoa da”.