‘Indarkeriaren Oi(h)artzunak’ dokumentalaren zineforuma, azaroaren 5ean
Ordubete iraungo du eta ondoren Amaia Merino dokumentalaren egileetako batekin solasaldia izango da. Beasaingo Bizikidetza foroak antolatu du.
Beasaingo Udaleko bizikidetza foroak Indarkeriaren Oi(h)artzunak dokumentalaren zineforuma antolatu du datorren azaroaren 5erako. 19:00etan hasiko da emanaldia, Usurbe Antzokian. Ordubete iraungo du eta ondoren Amaia Merino dokumentalaren egileetako batekin solasaldia izango da. Dokumentalak Tamara Muruetagoienak abiatutako egia eta justiziaren bilaketa du ardatz, ETAk familia bahitu eta Estatuak aita torturapean hil zuenetik 40 urte igaro direnean.