Ilinti, Garagunea eta Movember Legazpi, sentsibilizazio kanpaina batean bat eginda
Herritarrei bibotea jarrita argazkia ateratzeko eskatu diote. Garaguneko erabiltzaileek egindako hamar poltsa zozkatuko dituzte, eta sariak hilaren 29an banatuko dituzte.
Ilinti merkatari elkarteak eta Garaguneak bat egin dute Legazpiko Movember taldearekin, eta sentsibilizazio kanpaina bat jarri dute abian elkarrekin, gizonezkoen gaixotasunak eta gaixotasun mentalak ikusarazteko. Hilaren 18ra arte Ilintiko dendetan bibotea jarrita argazkia ateratzen dutenen artean, Garagunean margotutako hamar poltsa original zozkatuko dituzte, sari sorpresa batekin batera.
Sariak hilaren 29an banatuko dituzte, Euskal Herria plazan 12:00etan egingo duten ekitaldi batean.