Latxartegiko igogailuaren ondoko ezponda konponduko dute gaur hasita
Ezpondako lurrak egonkortuko dituzte. Lanen kostua 48.367,95 eurokoa da, eta Excavaciones Francisco Javier Rodriguez S.L. enpresari esleitu dizkio udalak.
Gaur hasi dituzte Latxartegiko igogailuaren ondoko ezponda egonkortzeko obrak, eta udalak jakinarazi duenez, hiru asteko iraupena izango dute, eguraldiak laguntzen badu.
Herritar batek jakinarazi zion udaberrian udalari igogailu ondoko ezpondako lurrak mugitu egin zirela, eta udal teknikari batek arriskurik ez zegoela egiaztatu ondoren, ezponda hori egonkortzeko proiektua idazteko eskatu zioten Hirigintza S.A. enpresari. Proiektuan aurreikusitako lanen kostua 48.367,95 eurokoa da, eta Excavaciones Francisco Javier Rodriguez S.L. enpresari esleitu dizkio udalak.
Gaur hasi dituzte obrak, eta igogailuaren pasabidearen zapata indartuko du eta ezpondan, arbelaren gainean dagoen lurra egonkortuko du. Lanen ondorioz igogailua itxi egin beharko da une batzuetan, eta udalak aurrez jakinaraziko die herritarrei zein egunetan eta ordutan ez den erabilgarri egongo.