Ordiziako bonuak, goierritarren eskura
Ordizian merkatari elkartearen bonu kanpaina martxa onean doa. Ordiziarrez gain, goierritarrek ere eros ditzakete 20 euroko bonuak.
Ordizian Merkatari Elkarteak eta Ordiziako Udalak elkarlanean antolatu dute bonu kanpaina. Azaroan erabiltzeko bonuak dira. Ordizian Merkatari Elkartean eros daitezke 20 euroan, eta 30 euro gastatu kanpaina atxikitako Ordiziako dendetan.
Ordiziarrek bakarrik ez, goierritarrek ere eros ditzakete bonuak.