Euskararen Eguneko lehiaketa antolatu du Ingudeak
Goierritar guztiek har dezakete parte. Bost galdera ditu lehiaketak, eta bi minutuan erantzuteko modukoa da. Sariak zozketan emango dituzte.
Ingudearen bigarren topaketan parte hartu duten enpresetako ordezkari eta eragileak, Goiekin. Ingudea Ingudeak –Goierriko Lantegien Euskara Batzordeak– Euskararen Eguna ospatzeko lehiaketa antolatu du aurten ere. Goierritar guztiek parte har dezakete, www.labur.eus/ingudea webgunean. Bost galderei erantzunak eman eta izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu behar dira parte hartu ahal izateko.
Asmatzaileen artean bi lagunentzako otordua zozkatuko dute, eta parte hartzaile guztien artean Errigorako saski bat. Erantzunak bidaltzeko azkeneko eguna abenduaren 3a da.













