Matematika argazki lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik dago
Abenduaren 31ra arte egongo da argazkiak bidaltzeko aukera.
Hamaikagarren Lemniskata Nazioarteko Matematika argazki lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik dago, abenduaren 31ra arte. Goiburuak iragartzen moduan, matematikarekin lotura duten irudiak aurkeztu beharko dira, zuri beltzean nahiz koloretan.
Lau sari banatuko dituzte: Lehenengo hiru argazki onenek, 400 euroko, 250 euroko eta 175 euroko sariak jasoko dituzte; eta sari soziala edo lokala, 175 eurokoa izango da. Sari banaketa 2025eko urtarrilaren 24an burutuko da Igartza jauregian, eta argazkien erakusketa inauguratuk dute egun berean.