Oroibidea artxiboaren solasaldiak bihar irekiko du Memoria zikloa
Memoria historikoari eskainitako Iragana gogora ekartzen zikloa bihar hasiko da Ataunen. Memoria Historikoaren Taldeak, udalak eta Barandiaran Murkondo, Haitzarri, Atauniker eta Biboletak elkarteek antolatu dute.
Memoriaren Nafarroako Institutuak eraiki duten Oroibidea webguneari eta proiektuari eskainiko diote sarrera-ekitaldia. Bihar, 19:00etan, Cesar Layanek Oroibidea: artxibo digitala eta memoria-lekua hitzaldia egingo du, udaletxeko batzar aretoan. Izen bereko erakusketa ere zabalduko dute, ganbaran, azaroaren 28ra arte. Javi Bucesek hitz egingo du orduan.