‘Trazuak trazu’ erakusketa ikusgai dago Aterpen
Uxue Iruretagoiena Andres artista zaldibiarrak tintadun lumaz egindako lanez osatuta dago erakusketa.
Baserrietako argazki zaharretan eta gaur egungoetan inspiratuta, askotan ahaztuta eta abandonatuta geratzen diren leku horiei omenaldia egin nahi die Uxue Iruretagoiena Andres artista zaldibiar gazteak, tintadun lumaren bidez. Erakusketan erretratu batzuk ere badaude. Aterpe tabernan ikus daitezke bere lanak, abenduaren 18ra arte.