Ikatza elkarteko argazkilarien erakusketa ikusgai, Kultur Etxean
Hilaren 13ra arte egongo da zabalik. Guztira 22 argazkilarik parte hartu dute, eta era askotako 50 argazki jarri dituzte ikusgai.
Legazpiko Ikatza argazkilari elkarteko bazkideek urtero elkarrekin egiten duten erakusketa dute ikusgai Kultur Etxean. Ostiralean inauguratu zuten, eta hilaren 13ra arte egongo da irekita, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Ikatzak 60 bazkide inguru ditu, baina erakusketa honek 22k partaide ditu. Guztira 50 argazkiko bilduma osatu dute, era askotako gaiak eta teknikak jorratzen dituztenak.
Argakilari elakrteak hitzarmen bat du udalarekin,e ta horren arabera hainbat jarduera burutu behar ditu urtean zehar, diru laguntza baten truke. Bazkideen arteko erakusketa hau urteko jarduera horietako bat da, Legazpi Hiria estatu mailako argazki lehiaketa eta erakusketa, Batis Goikoetxearen omenezko argazki rallya, Uztakaleko proiekzioak, Argizaiola erakusketa eta argazkilari hasi berriei zuzendutako ikastaroarekin batera. Jarduera publikoak dira horiek guztiak, baina bazkideen artean ere egiten dituzte ekintza gehiago, beti ere argazkiarekiko zaletasuna garatzeko helburuz. Datorren urteari begira antzeko programazioa prestatu dute, baina sorpresa bat ere iragarri dute.
Urtea amaitu aurretik, berriz, ikus-entzunezko baten emanaldia egingo dute, hilaren 20an, Kultur Etxean.