Beñat Turrientes, 2030era arte Realean
Realak eta Beasaingo jokalariak akordioa lortu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua 2029-30 denboraldiaren amaierara arte luzatzeko.
Beñat Turrientesek kontratu luzatu du Realarekin 2029-30 denboraldiaren amaierara arte. Joan den ostiralean sinatu zuen kontratu zuten luzapen kontratua Jokin Aperribai Realeko presidenteak eta biek.
Realarentzat Turrientes “oraina” da, eta baita “etorkizun handiko jokalaria” ere. “Gure harrobiaren balioak primeran irudikatzen dituena. Apaltasuna, lana, pertseberantzia eta anbizioa. 81 partida jokatuta, beasaindarra funtsezko pieza izango da datozen urteetan. Zelai-erdi txuri-urdina ziurtatuta dago”.
“Amets bat da”
“Oso-oso pozik. Egun berezia niretzat eta nire inguruko jende guztiarentzat. Realaren kontratua berritzea amets bat da niretzat. Txikitatik Zubietan hasten zarenean horrelako egunekin amesten duzu. Esandakoa, oso-oso pozik, eta orain lanean jarraitzea tokatzen da. Lehenengo taldea sartu nintzenetik urte polit asko pasa ditut, denboraldi oso onak egin ditugu eta alde horretatik uste dut asko ikasi dudala. Talde gaztea daukagu eta etorkizunari begira seguru nago urte politak etorriko direla. Klubari eskerrak eman beharrean nago nigan konfiantza jarri duelako lehen momentutik, familiakoei ere bai, momentu onetan eta txarretan batez ere hor egon direlako bide guztian. Txikitatik izan naiz Realekoa, 11 urterekin iritsi nintzen Zubietara. Gorabehera asko izaten dira futbol munduan, baina nik uste dut nire ametsa betetzen ari naizela eta oso pozik nago”.