Beasaingo Kirol Sari Nagusia, abenduaren 26an
Naxara Odriozola txirrindularia eta Beñat Turrientes futbol jokalaria sarituko ditu udalak Kirol Sarietan. Turrientesek Beasain Saria jasoko du gainera. Kirol jardunaldi saritua saskibaloiko Emakumeen Euskal Kopa izango da, eta erakunde babeslea Iturrioz eraikuntzak. Horien artetik aterako da 2024ko Kirol Sari Nagusiaren onuraduna. Igartzako jauregian izango da gala hilaren 26an. Aitortza eta aipamenak ere egingo dituzte herriko talde edo kirolarientzat.