Larunbatean bertso saioa Ordizian, Gipuzkoako txapeldunarekin
Alaia Martinekin batera, Aratz Igartzabal, Ane Beloki, Oihana Iguaran, Agin Laburu eta Aitor Mendiluze ariko dira, Herri Antzokian, 17:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude 12 euroan.
Eguberrietako kultur eskaintzarekin jarraituz, larunbatean, bertso jaialdia izango da Ordiziako Herri Antzokian, 17:00etatik aurrera. Alaia Martin Gipuzkoako txapeldunarekin batera, Aratz Igartzabal gabiriarra, Ane Beloki legazpiarra, Oihana Iguaran, Agin Laburu eta Aitor Mendiluze ariko dira kantuan, Aizpea Garmendia gai jartzaile lazkaotarrak gidatuta. Sarrerak salgai daude, Herri Antzokiko leihatilan eta online Kutxabank-en, 12 euroan.