Legazpiko Udalak furgoneta elektrikoa erosi du obren brigadarako
Gaursa Autoak enpresari erosi dio, ia 50.000 euroan.
Legazpiko udal brigadak furgoneta elektrikoa erabiliko du aurrerantzean lanerako. Hiri mugikortasun jasangarriaren alde eginez, udalak aurrera egiten laguntzen du L2 H1 furgoneta %100 elektrikoa erosi du udal obretako brigadarentzat. Kontratazioaren aurrekontua 50.000 eurokoa zen, eta enpresa bakarra aurkeztu zen lizitaziora, Gaursa Autoak S.L. Furgonetaren prezioa 49.953,83 eurokoa izan da.
Erosketa honekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legeak jasotzen duena bete du.