Oraindik ostirala dute legazpiarrek Gabonetako haur parkeaz gozatzeko
Gaur ireki ditu ateak Urbeltz pilotalekuan eta Azokan, eta bihar goizean eta arratsaldean ere zabalik egongo da. 2 eta 14 urte bitarteko haurrei eta gazteei zuzenduta dago.
Gaur goizean ireki ditu ateak Legazpin Gabonetako Haur parkeak, eta bihar iluntzera arte egongo da zabalik. Azokan eta Urbeltz pilotalekuan kokatu da parkea, 2 eta 14 urte bitarteko haurrei eta gazteei jolaserako aukera ugari eskainiz. Legazpiko Udalak antolatu du, eta aurtengoarena 24 edizioa da
Haur parkea 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era egongo da zabalik eta saio bakoitzerako sarrera 2,5 eurokoa da. Gurutze Gorria ari da segurtasunaz arduratzen.
Urbeltz pilotalekuko pistan honako eskaintza dago:
– 2-5 urtekoen gunean: bi puzgarri eta ludoteka psikomotrizitateko gailuekin eta moketadun lurzoruarekin.
– 6-10 urtekoen gunean: txirrista eta puzgarri bana.
– 11-14 urtekoen gunean: giza futbolina eta Tragabolas
Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:
Joko interaktiboetako pantailak, eta futbol mahaiak.
Sorgintxulo aisialdi taldeak bideratutako tailerrak: makillajea; karetak, postalak eta marrazkiak.
Azokan: Eski simulatzailea, kart zirkuitua eta egurrezko jolasak.