Umore eta giro bikainaz beteriko San Silvestre lasterketa izan da Legazpikoa
Urte amaierako proban 194 korrikalarik parte hartu zuten, horietako asko mozorrotuta. Irati Zurutuza eta Iñigo Uribetxeberria izan ziren banakako irabazleak, eta Itziar Larrea eta Roberto Andres, bikoteen artekoak. Goizean San Silvestre Txikia egin zuten.
Legazpiko San Silvestre lasterketaren azken edizioak umorea eta giro bikaina izan zituen protagonista nagusi, korrika egin zuten 194 partaideekin batera. Kale Nagusitik irtenda eta helmuga ere bertan jarrita, korrikalariek ia bost kilometroko ibilbidea egin zuten herrian zehar. Partaideetako asko mozorrotuta atera ziren korrika egitera.
Antolakuntzak sari ugari banatu zituen, horietako batzuk Ane Urtzelai artista legazpiarrak probarako propio egindako garaikurrak. Hauek izan ziren sarituak:
Gizonak
1. Iñigo Uribetxebarria
2. Jon Telleria
3. Xabier Unamuno
Emakumeak
1. Irati Zurutuza
2. Mikele Zurutuza
3. Idoia Agirre
Lehen bikotea
Itziar Larrea eta Roberto Andres
Mozorro onenak
1. Giza proba
2. Coca Cola
Legazpiko lehen gizonezkoa
Iñigo Uribetxeberria
Legazpiko lehen emakumezkoa
Irati Zurutuza
Goizean, bestalde, eta udalak Aktikatu Legazpi egitasmoaren barruan antolatuta, San Silvestre Txiki eta ginkana egin ziren plazan, 8 eta 14 urteko legazpiarrei zuzenduta.