Salaketa bikoitza
Itaiak elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Ordiziako Plaza Nagusian. Barakaldoko hilketa eta abenduaren 25eko Ordiziako erasoa salatu dituzte.

Abenduaren 25ean Ordizian neska bat erasotu zutela salatzeko elkarretaratzea deitua zuen gaurko Itaiak Ordiziako Plaza Nagusian. Salaketa horri, beste bat ere gehitu behar izan diote: Barakaldon 84 urteko emakumearen hilketa.
Indarkeria matxista orori aurre egin! aldarrikapena atera dute plazara.

Goierriko Itaiaren gaurko elkarretaratzea Ordizian.Itaia.

Ordiziako Plaza Nagusiko elkarretaratzea.Itaia.