Aspanogirentzat 1.200 euro Altzagatik
Elkartasunezko kantu eskea egin dute aurten ere Altzagan.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/01/altzaga-1200x900.jpg)
Abenduaren 24an etxez etxe kantuan arituta, mila euro bildu zituzten altzagarrek. Aspanogi elkartera bideratuko dute. Altzagako Udalak 200 euroko ekarpena ere egin du.