Altzagan ‘Herri txiki, infernu handi’ saioa grabatuko dute ostegunean
Aurretik grabaketak egin dituzte hainbat herritarrekin Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, eta etzi grabaketak ikusteko aukera izango da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/01/20230130090010_herri-txiki-9-denboraldia_foto610x342.jpg)
Herri txiki, infernu handi saioa Altzagan grabatuko dute ostegunean, 19:30ean, herriko pilotalekuan. Aurretik grabaketak egin dituzte hainbat herritarrekin Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, eta ostegunean grabaketak ikusteko aukera izango da. 18 urtetik gorakoentzako ekitaldia da.