Mirian Delgado de Legazpiko udal egutegiko 2024ko azken irabazlea
Aurten ere lehiaketa bat dago hilabete bakoitzean, eta irabazleak 50 euroko erosketa txartela irabaziko du.
MirIan Delgado izan da 2024ko Legazpiko udal egutegiko azken lehiaketaren irabazlea. Egutegian abenduarekin batera zihoan argazkiari lotutako galderaren erantzuna Bikariotxea zen, eta Delgadorekin batera, beste 96 legazpiarrek eman zuten erantzun zuzena. Denen artean egindako zozketan bera atera da irabazlea, eta 50 euroko erosketa txartela jaso du saritzat. Josu Galilea zinegotziak eman dio saria.
Orain 2025eko urtarrileko lehiaketa dago martxan, eta irudiarekin zerikusia duen galderari erantzun behar zaio. Legazpiarrek harrotasun handiz begiratzen duten ekitaldi bat da. Erantzunak internetez eman behar dira www.legazpi.eus webgunean, eta asmatzaile guztien artean 50 euroko saria zozkatuko du udalak.