Oinarrizko euskara ikastaroa antolatu dute Ordizian
Otsailaren 5ean hasiko da. Goiztiri AEK euskaltegian izango da, asteazkenetan eta ostiraletan, 10:15etik 12:15era. Dohainik da ikastaroa, udalak diruz lagunduta.
Oinarrizko euskara ikastaroa otsailaren 5etik ekainaren 4ra bitartean antolatu dute. Goiztiri AEK euskaltegian izango da, asteazkenetan eta ostiraletan, 10:15etik 12:15era. Etorkinak euskarara hurbiltzeko harrera-ikastaroa da, 16 urtetik gorakoentzat. Hilaren 24ra arte dago zabalik izen-ematea (ordizia@aek.eus). Dohainik da ikastaroa, udalak diruz lagunduta.