Mugikorraren erabilerari buruzko hitzaldia astelehenean, Legazpin
Maitane Ormazabal adituak egingo du, herritar guztiei zuzenduta. Udalak antolatu du, Altxa Burua Legazpi ekimenaren barruan.
Mugikorraren eragina osasun mental eta emozionalean izenburuarekin, hitzaldia egingo du Maitane Ormazabal osasun mentalean adituak astelehenean, hilak 20, 18:00etan, Kultur Etxean. Udalak, Altxa Burua Legazpi ekimenarekin lankidetzan antolatu du, eta herritar guztiei zuzenduta dago.
Telefono mugikorraren erabilerak emozioei, harremanei eta bizi kalitateari nola eragiten dien aztertuko du, eta tresna eta aholku praktikoak emango ditu teknologiaren erabilera osasungarriagoa egiteko.