Oianguko pilotariak Euskal Herriko eta Gipuzkoako Udaberri txapelketetan
Oianguko talde bat ohorezko mailan jokatzen arituko da eta bestea EH ligan.

Oianguko palariak Euskal Herriko eta Gipuzkoako Udaberri txapelketak jokatzen ari dira.
Euskal Herriko txapelketari dagokionez, aurreko urtean bezala, taldeka jokatuko dute. “Bi bikotek osatuko dute partida, asteburu berdinean eta bata bestearen jarraian, bi modalitateko partidak jokatuko dira. Bien baturak emango die amaierako emaitza”.
Oianguko talde bat ohorezko mailan jokatzen arituko da eta bestea EH ligan.
Ohorezko Mailako taldea:
- Pala larruz: Naldaiz/Garrido
- Pala motzez: Irastorza/Letamendia
EH liga ko taldea:
- Paleta larruz: Gonzalez/Etxeberria
- Pala motzez: Otegi/Elorza
Euskal Herriko txapelketako lehen jardunaldian bi partidak irabazi dituzte goierritarrek, Gautegiz Arteagako pilotarien aurka (17-35 eta 30-40).
Ohorezko mailan berriz paleta larruz ezin izan zuten garaipena lortu (34-35) baina pala motzean ordea bai (40-22), Oiartzungo Txost taldearen aurka.
Asteburuko partidak
Asteburu honetan bigarren jardunaldia jokatuko dute, ohorezko mailakoek Armintzan larunbat goizean eta EH ligakoek berriz gaur 19:00etan, Olaberriako Udal Pilotalekuan.