Iaz jaiotako herriko haurrei ongi-etorri ekitaldia egingo die Legazpiko Udalak
Otsailaren 1a izango da eguna. Agirre-etxeberrin haur txikientzat eta horien familientzat egokitu duten Izpien Txokoan elkartuko dira.
Legazpiko Udalak ongi-etorri ekitaldia egingo die 2024an zehar jaiotako herriko haurrei. Otsailaren 1ean, larunbata, izango da ekitaldia, 12:00etan, Agirre-etxeberrin 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat eta horien familientzat egokitutako Izpien Txokoan.
Ekitaldi horretara iaz jaio eta edozein arrazoirengatik zendu ziren haurren familiak ere gonbidatu nahi ditu ekitaldi horretara.
Bigarren aldia udalak horrelako ekitaldia egingo duela. Iazko otsailaren hasieran egin zuen lehen aldiz, eta deialdiak eta ekitaldiak izan zuen arrakasta ikusita, urtero errepikatzea erabaki zuen.