Xabi Zurutuzak Moto2 mailan egingo du denboraldi berria
Munduko Junior GP txapelketa egingo du, eta Portugalen hasiko da lehian, maiatzean.

Xabi Zurutuza pilotu legazpiarrak talde berriarekin ekin dio denboraldi berriari, Andifer American Racing Team-ekin fitxatu eta gero. Munduko Junior Gp txapelketan lehiatuko da aurten Zurutuza, Moto2 kategorian. Txapelketa maiatzaren 4an hasiko da, Portugalen.
«Oso pozik» dago Zurutuza eta bere ingurua «etapa berri honekin». Aurreko denboraldian mundu mailako Moto3 txapelketa absolutua egin zuen, eta oraingoan «atzera pauso bat» egin du, «ondo prestatu, eta Moto2ko txapelketa absolutura iristeko».
Denboraldi berrirako, hasietarik daraman 85 zenbakiari eutsi dio Zurutuzak. Kalex motoa izango du oraingoan, iaz Marcos Ramirezek erabilitakoa: 765 cc, 140 kilo, eta 140 zaldi ditu. Oraindik ez du probatzeko aukerarik izan, eta 1.000 cc-ko Yamaha R1 motoa erabiltzen du entrenamenduetarako, 215 zaldikoa, eta 180 kiloko pisua duena. Almeriako zirkuituan dabil entrenatzen azken egunetan, eta gero Murtziara joango da