Beasainek 1-1 egin du Durangoren aurka
Deusturen aurka jokatuko dute datorren asteburuan.
Gizonezkoen futboleko hirugarren federazioko itzulikoa berdinketarekin hasi zuen Beasainek asteburuan. Durango taldea izan zuen aurrean. Mikel Arruabarrena entrenatzaileak deskribatu bezala, «denboraldi ona egin ez badute ere, talde gogorra da». Joanekoan, hiru puntu atera zizkien bizkaitarrek.
Ligako bigarren aurrez aurreko honetan, lehen zatian Nando Alonsoren gizonek aurrea hartu zuten Markel Arosaren golarekin 37. minutuan. Gutxi iraun zien pozak bisitariei, etxekoek bost minutu geroago berdindu baitzuten lehia. Bengoetxeak markatu zuen beasaindarrentzako gola. Atsedenaldian, 1-1 eta markagailua ez zen berriro mugitu, nahiz eta bi taldeek horretarako aukerak izan zituzten.
Puntu bat eskuratuta, sailkapen nagusian zazpigarren tokian kokatu da Beasain.
Larunbatean, Deusturen aurka jokatuko dute, 17:45ean hasita, aurkariaren zelaian.