Legorretarako osasun etxe eraberritua zabalik
Administrari bulego berria sortzeko osasun etxea berrantolatu egin dute, eta bide batez instalakuntzak eta espazioak eraberritu dituzte.
Legorretako Anbulatorioa eraberritzeko lanak amaitu dira eta ostiraletik, osasun zerbitzua eraikin eraberrituan eskaintzen ari dira. Irailean hasi zituzten lanak. Administrari bulego berria sortzeko osasun etxea berrantolatu egin dute, eta bide batez instalakuntzak eta espazioak eraberritu dituzte. Behin-behineko osasun etxea jubilatuen etxean egon da.