Kartel eta pankarta politikoen erakusketa ikusgai egongo da asteburu honetan ere
Legazpin 1984 eta 1998 artean jasotako mezu politikoen aukeraketa bat biltzen du. Publikoaren harrera ikusita, erakusketa luzatzea erabaki du Lenbur Fundazioak.
Lenbur Fundazioak luzatu egin du Politika fatxadetan, 1984-1998. Legazpi pankarta eta kartel politikoen erakusketa ikusteko aukera, eta ikusgai izango da asteburu honetan ere.
Aurelio Gonzalezen bildumatik sortuta, Txillida Lantokiko Fabrika gunean ikusi ahal izango da erakusketa ostiralean (17:00-19:00), larunbatean (11:30-13:30 eta 17:00-19:00), eta igandean (11:30-13:30).